Gizartea -

Arazoak

Denboraleak kalteak ibilgailuetan, uholdeak, hodien leherketak eta putzuak eragin ditu Bizkaian eta Gipuzkoan

Bizkaian, ibaiak gainezka egin zuen Etxebarrian, eta txingor zaparrada handiak izan ziren Igorren; gainera, pertsona bat artatu behar izan zuten. Berrizen, Iurretan eta Durangon, harri-jasak kalteak eragin zituen ibilgailuetan, eta AP-8an, Zornotza parean, ibilgailu asko gelditzera behartu zituen.

Txigorra Igorren (Bizkaia). Irudia: EITB
Txigorra Igorren (Bizkaia). Irudia: EITB
Txingor-zaparrada ikusgarria, Iurretan

0:28

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Denboraleak Bizkaian eta Gipuzkoan izan du eragin handiena. Ur-putzu ugari sortu dira; hodiak lehertu dira; kutxatilen ertzak hustu dira; errepideetan ura pilatu da; urak tailerrak, etxebizitzak, kaleak eta terrazak hartu ditu hainbat udalerritan; ibaiek gainezka egin dute, etab.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Bizkaian, Urko ibaiak gainezka egin zuen Etxebarrian, eta txingor zaparrada handiak izan ziren Igorren; gainera, pertsona bat artatu behar izan zuten.

Berrizen, Iurretan eta Durangon, harri-jasak kalteak eragin zituen ibilgailuetan, eta AP-8 errepidean, Zornotza parean, gidari askok ibilgailua gelditu behar izan zuten, une jakin batean ez baitzen errepidea ikusi ere egiten.

Honako udalerri hauetan, ur-putzu handiak sortu ziren: Muskiz, Barakaldo, Erandio, Sopela, Ortuella, Abanto, Santurtzi, Trapagaran, Lemoa, Berriatua, Lekeitio eta Orozko.

Bestalde, Etxebarrian, Berriatuan, Laukizen, Mendexan, Elorrion, Markina-Xemeinen eta Mallabian zulo edo luizi txikiak izan ziren.

Gainera, tailerrak, etxebizitzak, kaleak eta terrazak urez bete ziren Zaldibarren, Sestaon, Ondarroan, Etxebarrian, Ermuan, Elorrion, Diman, Berrizen eta Zierbenan.

Euri-zaparrada mardulak eta txingorra, Bizkaian
Euri-zaparrada mardulak eta txingorra, Bizkaian
Euri-zaparrada mardulak eta txingorra, Bizkaian

0:42

Gipuzkoan, hustubideek edo estoldek gainezka eginda edo pilatutako ur-putzuek eragindako arazoak izan ziren Donostian, Getarian, Elgetan eta Mutrikun.

Gainera, Zerainen zuhaitz bat erori zen, Deban N-634 errepidean lur-jausi txiki bat gertatu zen, eta Elgoibarko autobiderako sarbidea une batez blokeatu zuen eroritako zuhaitz-adar batek.

Azkenik, hainbat uholde izan ziren Errenterian, Donostian, Astigarragan, Azkoitian, Mutrikun eta Eibarren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Denboraleak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Uholdeak Ekaitzak Txingorra EAEn