Gizartea -

EXTREMADURA

Adimen artifiziala erabilita hainbat adin txikikoren argazkiak manipulatu eta biluztu dituztela salatu dute

Extremadurako hainbat adin txikikoren gurasoek salatu dutenez, beren alaben argazkiak manipulatu eta sarean zabaldu dituzte. Polizia Nazionalak ustezko egileak identifikatu ditu eta gutxienez zazpi biktimari deklarazioa hartu die.

Inteligentzia artifiziala. Egile eskubiderik gabeko irudia
Inteligentzia artifiziala
Inteligentzia artifiziala. Egile eskubiderik gabeko irudia

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Extremadurako Almendralejo udalerrian hainbat adin txikikoren gurasoek salatu dutenez, inteligentzia artifiziala erabilita beren alaben argazkiak manipulatu eta "biluzik" daudela zabaldu dituzte sare sozialetan. Argazkiak ez dira benetakoak, ordea, eta ustezko egileek dirua eskatzen diete biktimei horiek kentzearen truke.

Hainbat gurasok jarritako salaketaren ondotik, Polizia Nazionalak zenbait adin txikiko identifikatu ditu argazki muntaia horien egile izan daitezkeelakoan. Nolanahi ere, ikerketak zabalik jarraitzen du oraindik.

Atzo, Espainiako Gobernuak Extremaduran duen ordezkariak kazetarien aurrean azaldu zuenez, ustezko egileak adin txikikoak direla jakin bezain laster auzia Adin Txikikoen Fiskaltzaren esku gelditu da.

Bestalde, atzo Almendralejoko alkateak adierazitakoaren arabera, oraingoz sei salaketa aurkeztu dituzte Almendralejoko polizia-etxean, baina gehiago izango direla uste dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak bideoak Espainia Sare sozialak Albisteak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Matxismoa Umeak Inteligentzia artifiziala