Gizartea -
POLIZIA OPERAZIOA
Pertsona bat atxilotu dute Zornotzan, duela urtebete inguru izandako desagerpen batekin lotutako operazioan
Ertzaintzak baieztatu duenez, operatibo berezi bat jarri dute abian, Zornotzan duela urtebete inguru desagertu zen pertsona baten kasua argitzeko. Gizonezko bat atxilotu dute.
EITB MEDIA
Gizonezko bat atxilotu dute Zornotzan gaur arratsaldean, iazko irailean herri horretan bertan desagertu zen bizilagun baten kasuarekin lotuta.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, goizetik arratsaldera arte egon da martxan operatiboa, eta besteak beste, Ertzaintzako Ikerketa Kriminaleko eta Polizia Judizialeko Unitateko talde batek hartu du parte, trebatutako txakurren laguntzarekin.
Ogenabekoa kaleko etxebizitza bat miatu dute egun osoan zehar agenteek. Kasua sekretupean dago.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea