Gizartea -

Eguraldia

Abisu horia aktibatu dute Euskadin, orduko 100 kilometroko haize-ufadengatik

00:00etatik 09:00etara egongo da indarrean abisua. Haizeak gogor jotzen ez duen lekuetan orduko 60-80 kilometroko haize-boladak espero dira.

Emakume bat aterkia eusten, egun haizetsu batean. Artxoboko argazkia: EFE
Emakume bat aterkia eusten, egun haizetsu batean
Emakume bat aterkia eusten, egun haizetsu batean. Artxoboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako larrialdi eta meteorologia zuzendaritzak abisu horia ezarri du biharko (osteguna) Euskal Autonomia Erkidegoan, hegotik iritsitako haize-boladek orduko 100 kilometroko abiadura har dezaketelakoan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

00:00etatik 09:00etara egongo da indarrean abisua. Haizeak gogor jotzen ez duen lekuetan orduko 60-80 kilometroko haize-boladak espero dira.

Euskalmetek, bestalde, iragarri du fronte hotz bat igaroko dela bihar EAEtik, eta horrek eguraldia erabat aldatuko duela. Goizaldean hego-haizea izango da nagusi, eta tenperatura epelak espero dira ordurako. Toki askotan orduan neurtuko dira eguneko tenperatura beroenak. Minimoak, ostera, eguneko azken orduan iritsiko dira. Tarteko orduetan 20-22 gradutan egongo dira termometroak. Zeruan hodeiak nagusituko dira goizetik, eta euria egingo du nonahi, baina bereziki ipar isurialdean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak