Gizartea -
Ikerketa
Zornotzar baten desagerpenarekin lotuta atxilotutako gizona epailearen esku utzi dute
Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak Radio Vitorian egindako elkarrizketan azaldu duenez, "ikerketak aurrera egin du, eta hipotesi gisa planteatzen da, hipotesi posible gisa, atxilotu duten pertsona horren egilea izatea edo gutxienez hilketan parte hartu izana".
EITB Media
Zornotzako bizilagunaren desagerpenarekin zerikusia duelakoan, asteartean, atxilotutako gizona epailearen esku utzi dute gaur eguerdian, Ertzaintzak eitb.eus baieztatu dionez.
Ertzaintza ustezko hilketaren hipotesi "posiblearekin" ari da lanean, Zornotzako (Bizkaia) bizilagun baten kasuan, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean azaldu duenez. Biktima 2022ko amaieratik desagertua dago, eta asteartean gizon bat atxilotu ostean, kasuarekin zerikusia duelakoan.
Sailburuak azaldu duenez, sumario-sekretua ezarri du epaileak, eta, beraz, "ezer gutxi aurreratu daiteke ikerketei dagokienez". Hala ere, ikerketa iazko amaieran desagertu zen "ustezko biktima" bati buruzkoa dela adierazi du, eta, "ordutik, ez dago haren arrastorik".
"Ikerketak aurrera egin du, eta hipotesi gisa planteatzen da, hipotesi posible gisa, atxilotu duten pertsona hori egilea izatea edo hilketan parte hartu izana, gutxienez, baina, hortik aurrera, ezer gehiago erantsi daiteke, ikerketa sekretupean dagoelako, baina aurrera jarraitzen du, instrukzioko epailearen zuzendaritzapean", adierazi du Erkorekak.