Gizartea -

Ertzaintza

Auto-karabana Bilbon, Ertzainak Gatazkan mugimenduak eta Euspel sindikatuak deituta

Protestak trafiko oso motela eragin du Txorierriko korridorean, Donostiarako noranzkoan, eta A-8an, Max Centerreko zuzengunearen parean. Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak eta ErNE, Esan eta Sipe sindikatuek bilera egin eta hiru egunera egin dute mobilizazioa.

'Ertzainak Gatazkan' mugimenduak deitutako auto-karabana. Irudia: EITB
'Ertzainak Gatazkan' mugimenduak deitutako auto-karabana. Irudia: EITB
'Ertzainak Gatazkan' mugimenduak deitutako auto-karabana. Irudia: EITB

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euspel sindikatuak eta Ertzainak Gatazkan mugimendu asindikalak protestei ekin diete gaur berriro, Bilbo inguruan auto-karabana eginez, Ertzaintzarentzat "hitzarmen duina" eskatzeko.

Protestak trafiko oso motela eragin du Txorierriko korridorean, Donostiarako noranzkoan, eta A-8an, Max Centerreko zuzengunearen parean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Horrela, Bilbo inguruan zirkulazioa moteldu dute, 07:30etik aurrera, "borrokatzeko gogoz" dauden kolektiboak direla erakusteko. Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak eta ErNE, Esan eta Sipe sindikatuek bilera egin eta hiru egunera egin dute mobilizazioa.

Ibilgailuen karabana amaitutakoan Barakaldoko Puerta de Bilbao hotelean egindako batzar informatibo baten ostean, "gerturatzearen alde" egin dute, eta Sailak bilera bat egiteko deituz gero bertaratzeko asmoa agertu dute, Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak azaldu duenez.

Euspel ere prest dago Erkoreka sailburuarekin biltzeko eta Ertzainak Gatazkan kolektiboaren jarrera eta aldarrikapenak bideratzeko.

Bitartean, lan- eta soldata-baldintzak hobetzeko beren eskarien alde mobilizatzen jarraituko dute. Euspelek eta Ertzainak Gatazkan taldeak odola emateko kanpaina bat egingo dute datozen asteetan hiriburuetan, eta urriaren 16an Bilbon "manifestazio handi bat" egiteko asmoa dute, ordurako egoera bideratu ez bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Bizkaia Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Protestak gaur Sindikatuak Lan gatazkak