Gizartea -

Bateraezinak

Alkohola edateak sendagaien eragina hirukoizten du

Australiako unibertsitate batek abiatutako ikerketa baten arabera, edari alkohodunak hiru aldiz handitzen du sendagaien eragina.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Australiako Monasheko Unibertsitateko ikerketa batek egiaztatu duenez, alkohola edateak sendagaien eragina hirukoizten du. RT webguneak zabaldutako eta 'Farmacia Molecular' aldizkarian argitaratutako txostenean ikerlariek azaldu dutenez, edari alkoholdunak eta sendagaiak batera hartzeak azken hauen eragina hiru aldiz handitzen du.

"Entzimek eta edari alkoholdunek elkarri nola eragiten dieten" egiaztatu du Christel Bergstrom irakasleak zuzendutako ikerketak. Esaterako, "hainbat sendagai ez dira hesteetan osorik disolbatzen, baina kontrakoa ere gerta liteke". Egiaztatutako 22 sendagaietatik % 66 askoz ere arinago disolbatu ziren alkoholarekin.

Warfarina koagulazioa ekiditeko sendagaia, minbizia artatzeko Tamoxifeno eta mina artatzeko Naproxeno, besteak beste, dira ikertu dituzten sendagaiak.

Australiako Monasheko Unibertsitateko ikerketa batek egiaztatu duenez, alkohola edateak sendagaien eragina hirukoizten du. RT webguneak zabaldutako eta 'Farmacia Molecular' aldizkarian argitaratutako txostenean ikerlariek azaldu dutenez, edari alkoholdunak eta sendagaiak batera hartzeak azken hauen eragina hiru aldiz handitzen du. "Entzimek eta edari alkoholdunek elkarri nola eragiten dieten" egiaztatu du Christel Bergstrom irakasleak zuzendutako ikerketak. Esaterako, "hainbat sendagai ez dira hesteetan osorik disolbatzen, baina kontrakoa ere gerta liteke". Egiaztatutako 22 sendagaietatik % 66 askoz ere arinago disolbatu ziren alkoholarekin. Warfarina koagulazioa ekiditeko sendagaia, minbizia artatzeko Tamoxifeno eta mina artatzeko Naproxeno, besteak beste, dira ikertu dituzten sendagaiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Australia albisteak gaur Medizinak albisteak bizimodu osasungarrirako ohiturak