Gizartea -
Eustaten datuak
Indarkeria matxistaren biktima kopurua % 57 hazi da EAEko "etxerik gabeko" pertsonentzako zentroetan
2022an, 276 zentrotan eman zitzaien arreta etxerik ez duten edo babes bila dabiltzan pertsonei. Batez beste, egunean 3.410 lagun hartu zituzten zentro horiek, 2020an baino % 1,8 gutxiago.
EITB MEDIA
Etxerik ez duten pertsonak artatzeko zentroen gastua 76 milioi eurokoa izan zen 2022an Euskal Autonomia Erkidegoan. 2020tik —pandemiaren urtea— % 15,8 igo da gastua, Eustatek argitaratutako datuen arabera.
Indarkeria matxistaren biktima kopurua, berriz, % 57 hazi zen iaz EAEko zentroetan; guztira, 270 plaza. "Etxebizitza arriskutsua" sailean sartzen dituzte emakume horiek. Izan ere, indarkeriaren mehatxupean bizi diren pertsonak dira. Horri aurre egiteko, erasotzailearentzat ezezaguna den kokaleku batera eramaten dituzte, horietako asko seme-alabekin batera.
2022an, 276 zentrotan eman zitzaien arreta etxerik ez duten edo babes bila dabiltzan pertsonei. Batez beste, egunean 3.410 lagun hartu zituzten zentro horiek, 2020an baino % 1,8 gutxiago. 638 lagun "etxegabeak" ziren.
Zerbitzu sozialek, orotara, 4.313 plaza eskaini zituzten egunean, batez beste, —2020an baino 53 gehiago—eta % 79 bete zituzten. Arreta zentroek eskainitako plazak, baina, % 16,2 gutxitu ziren. Kontratara, hazi egin zen etxebizitzen eskaintza (% 19,2).