Gizartea -

EUSTAT

85 urte edo gehiagoko 32.000 pertsona bakarrik bizi dira EAEn, gehienak emakumeak

1976ean 85 urtekoak edo hortik gorakoak biztanleriaren % 0,4 ziren eta 2022an, % 4,1. Bizi-itxaropena etengabe hazten ari da eta 2022an ehun urteko 1.400 pertsona baino gehiago zeuden.

Adineko pertsona bat erakusleiho baten aurrean. Artxiboko argazkia: EFE
Adineko pertsona bat erakusleiho baten aurrean
Adineko pertsona bat erakusleiho baten aurrean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Biztanleriaren piramideak aspaldian galdu zuen forma triangeluarra Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta nahiko luzea da. Horrek adierazten du bizi-itxaropena etengabe handitzen ari dela. 65 urte edo gehiagoko 514.104 pertsona zeuden EAEn (biztanleria osoaren % 23,5) 2022ko uztailaren 1ean, gaur Eustatek zabaldutako datuen arabera. Araban adin horretakoak biztanleriaren % 22,1 dira, Gipuzkoan, % 23,3, eta Bizkaian,% 23,9.

1976an 85 urtekoak edo hortik gorakoak biztanleriaren % 0,4 ziren eta 2022an, hamar aldiz gehiago, % 4,1. Gainera, adin-tarte horretan 32.317 pertsona bakarrik bizi dira eta gehienak emakumeak (% 81,1) dira.

75 eta 84 urte bitarteko biztanleria ere nabarmen hazi da: 1976an % 2,3 zen, eta 2022an % 7,6. 65-74 adin-tarteak gorabehera handiak ditu. Izan ere, aldiaren amaieran gora egin badu ere (1976an % 5,6 zen, eta 2022an % 11,4), beheraldi bat izan du (2005etik 2013ra), Gerra Zibilaren ondorengo urteetan belaunaldi haien ugalkortasuna murriztu zelako.

Ia 280.000 pertsona bakarrik bizi dira EAEn, biztanleria osoaren % 12,8 eta % 44,3k 64 urte baino gehiago dituzte. Gainera, ia lautik hiru emakumeak dira.

Bestalde, 100 urte edo gehiago zituzten 1.400 pertsona baino gehiago zeuden 2022an, eta haietatik % 86,2 emakumeak ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE gaur Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Eustat Adinekoak gaurko berriak Ongizate emozionalari buruzko albisteak