Amarauna -

Lore lehortuak

Lore lehortuak geroz eta gehiago saltzen dira freskoen ordezko gisa.

Astigarragako Lizardi loreek Donostiako Bretxan duten postuan izan da Amarauna eta garbi ikusi dute landare eta lore lehortuak geroz eta gehiago saltzen direla,besteak beste, sei edo zortzi hilabete iraun ditzaketelako oso itxura onean.

Limonium lorea
Limonium lorea
Limonium lorea

play icon 19:36

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Edozein landare barietate ez da ordea lehotzeko modukoa. Iñaki Irizar, Lizardi Loreak enpresako arduradunak esan digunez, ur asko behar duten loreak ez dira ondo lehortzen. Ur gutxikoak askoz ere errezago deshidratatzen dira eta ondorioz, itxura askoz hobea izaten dute. Hautsa hartzen dutenerako ere eman digu trikimailua. Dizdiratsu egoteko ere bai. Denok etxean ditugun osagaiekin lortzen da hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Gaurko titularrak Albisteak Irratia euskaraz