Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

San Miguel jaietan gertatutako eraso matxista bat salatu dute Basaurin

Basauriko Asanblada Feministak kontzentrazioa egin du arratsaldean eta deialdiarekin bat egin dute Udaleko alderdi politiko guztiek, adierazpen instituzionala kaleratzearekin batera.

Kontzentrazioa Basaurin. Argazkia: @geuriaeus
Kontzentrazioa Basaurin. Argazkia: @geuriaeus
Kontzentrazioa Basaurin. Argazkia: @geuriaeus

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basauriko Asanblada Feministak elkarretaratzea egin du gaur arratsaldean Ixatxak parkean, joan den larunbatean San Migel jaietan izandako "eraso matxista" salatzeko. Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztiek ere bat egin dute ekimenarekin.

Alderdi guztiek, EAJk, PSE-EEk, EH BILDUk, Elkarrekin Podemosek, Ezker Anitza-IUk, Berdeak Equok eta PPk, adierazpen instituzional bateratua sinatu dute "emakume baten aurkako indarkeria ekintza honen gaitzespen irmoa" adieraziz, eta salatzeko eta horren kontra borrokatzeko konpromisoa berretsi dute .

Bestalde, Ertzaintzak jakinarazi duenez, une honetan ez dago erasoagatik inor identifikaturik edo atxiloturik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauri Indarkeria matxista Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa