Gizartea -
TRAFIKO-ISTRIPUA
68 urteko gizon bat larri zauritu da Beriainen izandako trafiko-istripuan
Antza, gidatzen ari zen ibilgailua bidetik atera da N-121 errepidean. Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, larri.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
68 urteko gizon bat larri zauritu da gaur arratsaldean Beriainen izan den trafiko-istripuan.
Guardia Zibilak jakitera eman duenez, gidatzen ari zen ibilgailua bidetik atera da, N-121 errepidean.
Zauritua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, zauri larriak zituela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea