Gizartea -

Amatasun unitatea

Amatasun unitateko segurtasun neurri berriak martxan dira gaurtik Basurtuko Ospitalean

Identifikazio txartel elektronikoen bidezko sistema bat ezarri dute sartzeko. Bertan emakume batek jaioberri bat bahitu ostean, protokoloa egokitzea erabaki zuen Osasun Sailak.

Basurtuko Ospitalaren EFEren irudi bat
Basurtuko Ospitalaren EFEren irudi bat
Basurtuko Ospitalaren EFEren irudi bat

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik indarrean dira Basurtuko Ospitalean, Bilbon, amatasun unitateko segurtasun neurri berriak. Basurtuko bahiketaren ondotik, protokoloa egokitzea eta zorroztea erabaki zuen Osasun Sailak, horrelako gertakariak ez errepikatzeko.

Aurrerantzean unitate horretan sartzeko eta bertatik ateratzeko, beharrezkoa izango da identifikazio kode bat. Aurrerago, langileek uniformeak hartzeko makina bat ere ipiniko dute, txartel profesionala ez duen inork uniformerik har ez dezan. 

Ospitale guztietan ezarri dituzte neurri bereziak, haur jaioberriak babesteko. Neurriok, baina, ezberdinak dira batean eta bestean, tokian tokiko berezitasunetara egokitutako neurriak direlako, Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Bilbo berriak Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa gaur Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Basurtuko ospitalea Nerabezaroa albisteak