Gizartea -
TRAFIKOA
Amaitu dira errepide lanengatik A-1 autobidean sortutako auto-ilarak
Zorua birgaitzeko lanak tarteko, bi erreietako bat itxita dago Madrilerako noranzkoan eta lau kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira goizean.
EITB MEDIA
A-1 autobidean, lau kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Gasteiz parean, Madrilerako noranzkoan errepidean egiten ari diren lanengatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Zorua birgaitzeko lanak egiten ari dira, eta, ondorioz, bi erreietako bat itxita dago. Hala ere, 13:00erako auto-ilarak amaitu dira.
Horri lotuta, auto-ilarak sortu dira N-622 errepidean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea