Gizartea -

Bizkaia

Zirkulazioa normaltasunera itzuli da A8an, goizean matxura eta istripu batek auto-ilarak sortu ondoren

Furgoneta baten eta kamioi baten arteko istripua 08:10 aldera gertatu da Barakaldon, eta auto-ilarak sortu ditu Max Centerreko zuzengunean. Lehentxeago, goizeko lehen orduan, auto baten matxurak auto-ilarak eta trafiko motela sortu ditu A8an, Kantabriarako noranzkoan.

Auto-ilarak A8an. Irudia: Bizkaimove
Auto-ilarak A8an. Irudia: Bizkaimove
Auto-ilarak A8an. Irudia: Bizkaimove

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zirkulazioa normaltasunera itzuli da A8an, goizean matxura eta istribu batek auto-ilarak sortu ondoren, Ertzaintzako iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez.

Furgoneta baten eta kamioi baten arteko istripua 08:10 aldera gertatu da N-637 errepidean, Barakaldon (Bizkaia), eta auto-ilarak sortu ditu Max Centerreko zuzengunean, Arrontegirako noranzkoan. Ez da zauriturik izan ezbeharrean.

Lehentxeago, goizeko lehen orduan, auto baten matxurak auto-ilarak eta trafiko motela sortu ditu A8an, Kantabriarako noranzkoan.

Matxuratutako ibilgailua errepidearen 121. kilometroan izan da, Barakaldo parean.

Errei bat itxita egon da, eta horrek zirkulazio-arazoak sortu ditu inguru horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa Ertzaintza Bizkaia Barakaldo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea