Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Indarkeria matxistarekin lotutako salaketak ia % 10 hazi dira EAEn, eta % 36 Nafarroan

Urteko bigarren hiruhilekoko datuak dira, 2022koekin alderatuta. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 1.637 salaketa izan ziren, eta 667, Nafarroan.

Indarkeria matxistaren aurkako protesta. Argazkia: Efe
Indarkeria matxistaren aurkako protesta. Argazkia: Efe
Indarkeria matxistaren aurkako protesta. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indarkeria matxistarekin lotutako salaketak nabarmen ugaritu dira urteko bigarren hiruhilekoan, 2022ko datuekin alderatuta, EAEn % 9,5 gehiago eta Nafarroan % 35,9 gehiago izan baitira, Espainiako Estatuko Genero eta Etxeko Indarkeriaren Behatokiak jasotako datuen arabera.

EAEn, % 9,5ekoa izan da gorakada, 2022ko epe bereko datuekin alderatuta, eta orduan % 11,2 egin zuen gora.

Apiriletik ekainera, indarkeria matxistaren 1.637 biktimak jarri dute salaketa, tartean adingabe batek.

Horietako 98k bikotekidearen edo bikotekide ohiaren aurka ez deklaratzeko eskubidea baliatu dute, iaz baino % 29,5 gutxiagok.

EAEko epaitegietan, 277 babes agindu eskatu dira, aurreko urtean baino % 0,7 gehiago, eta 199 onartu dira, % 13,1 gehiago. Gainera, guardiako epaitegietan, 109 eskaera egin dituzte, eta 59 onartu dira.

Protesta contra la violencia machista. Foto: Efe

Aipatu iturriaren arabera, indarkeria matxistarekin lotutako Araba, Bizkai eta Gipuzkoako epaitegiek 308 gizonezko epaitu dituzte apirila eta ekaina bitartean, 2022an baino % 11,6 gehiago, eta 303 zigortu dituzte, epaitutakoen % 98,4.

Zigor epaitegien kasuan (5 urterainoko zigorrak epaitzen dituzte), genero indarkeriarekin lotutak 377 epaiketa egin dira, eta epaitutakoen % 84,1 zigortu dituzte.

EAEko Lurralde Auzitegietan (5 urtetik gorako zigorrak ezartzen dituzte), 10 inputatu epaitu dituzte emakumeen kontrako delituekin lotuta, eta 9 zigortu dituzte.

Bestalde, adin txikikoeen epaitegietan, sei adingabe epaitu dituzte indarkeria matxista egotzita, eta lau kasutan ezarri dituzte neurriak.

Nafarroa

Nafarroaren kasuan, datuek % 35,9ko igoera erakusten dute biktima kopuruari dagokionez. Guztira 677 salaketa jarri dira urteko bigarren hiruhilekoan, 2022ko bigarren hiruhilekoan baino 179 gehiago.

Guztira, 6 emakume izan dira bikotekidearen edo bikotekide ohiaren aurka deklaratzeari uko egin diotenak, iaz baino 18 gutxiago.

Era berean, 117 babes agindu eskatu dira, eta 91 onartu.

Foru Erkidegoko Emakumeen aurkako Indarkeria epaitegietan 74 gizonezko epaitu eta 69 zigortu dituzte, aurreko urteko epe berean baino bi gehiago.

Protesta contra la violencia machista. Foto: EITB

Bost urterainoko zigorrak ezartzen dituen Iruñeko Zigor Auzitegiak 107 pertsona epaitu (iaz baino % 15,7 gutxiago) eta 96 zigortu ditu.

Delitu larrienak eta helegiteak aztertzen dituen Nafarroako Lurralde Auzitegiko Bigarren Sekzioak ebazpen bakarra eman du (zigorra), 2022ko epe berean baino 7 gutxiago.

Azkenik, hiru adingabe zigortu dituzte indarkeria matxistarekin lotuta, eta neurriak ezarri dizkiete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Epaiketak Salaketak bideoak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa