Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Iruñean, sexu-erasoa, lapurreta eta udaltzainei aurre egitea egotzita

22:00ak aldera, Alde Zaharrean, gizon bat neska gazte bat musukatzen saiatu da, eta ihes egin du. Handik gutxira, Txantrean atxilotu dute susmagarria.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du bart, hiriko Alde Zaharrean neska bati sexu-erasoa egiten eta Txantrean ibilgailu batean lapurtzen saiatu delakoan eta atxilotzean udaltzainei aurre egitea egotzita.

22:00ak aldera, gizon bat neska gazte bati musu ematen saiatu da, eta ihes egitea lortu du. Udaltzaingoak zehaztu duenez, erasoaren berri izan eta patruila bat bertaratu denean egin du ihes gizonak.

Ondoren, 23:30 aldera, herritar batek Txantrean aparkatuta zegoen ibilgailu batean gizon bat zegoela jakinarazi du, eta, udaltzainak iritsi direnean, pertsona bera zela egiaztatu dute. Une horretan, udaltzainei aurre egin die.

Horregatik guztiagatik, gizonezkoa atxilotu egin dute. Atxilo hartu dutenean, ez zuen agiririk aldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak Lapurretak