Gizartea -
Trafikoa
A-8 autobia berriro ireki dute Barakaldon, Kantabriarako noranzkoan, istripu batengatik itxita egon ostean
123. kilometro-puntuan jazo da ezbeharra, hiru autok talka egin dutenean. 16:30 aldera ireki dituzte berriro erreiak, baina auto-pilaketak ez dira berehalakoan desagertu.
EITB MEDIA
Hiru ibilgailuk izandako trafiko-istripu baten ondorioz itxita izan ostean, A-8 autobidea berriro ireki dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
123. kilometro-puntuan jazo da ezbeharra, hiru autok talka egin dutenean. Horren ondorioz, hiru erreiak itxi dituzte, Kantabriarako bidean. 16:30 aldera ireki dituzte berriro erreiak, baina auto-pilaketak ez dira berehalakoan desagertu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea