Gizartea -

TRAFIKOA

Bi errei itxita A-1ean, Armiñonen, hiru autok talka egin ostean

Ezbeharra 07:15ean jazo da, Burgosko noranzkoan. Ez dago zauritutakorik.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru autok istripua izan dute gaur goizean A-1ean, Armiñon parean (Araba), Burgosko noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. 

Ezbeharraren ondorioz, bidea erabat itxi dute 326. kilometroan. Gerora, baina, bi errei ireki dituzte. Horrenbestez, beste biak itxita daude oraindik. Ilarak sortu dira Burgosko bidean. 

Istripuan ez omen da inor zauritu. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Ertzaintza Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak