Gizartea -
Indarkeria matxista
Bederatzi urteko espetxe zigorra gizon bati 14 urteko alabari sexu-erasoak egiteagatik, Errenterian
Gurasoak banatuta zeuden, eta dibortzioaren ostean bisita erregimen bat jarri zuten. Adingabea aitaren etxera joaten zenean jasaten zituen sexu-erasoak.
agentziak | eitb media
Gipuzkoako Aldundiak bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri dio gizonezko bati 14 urteko alabari sexu-erasoak egitea egotzita. Erasoak errenterian izaten ziren, dibortzioaren ostean ezarritako bisita erregimenean alaba aitarenera joaten zenean.
Urriaren 25ean egindako epaiketan, auzipetuak onartu egin zituen erasoak; eta ondorioz, fiskalak eta akusazio partikularrak (biktimak) bederatzi urtera jaitsi zuen zigor eskaera, hasieran hamabi urtekoa zena.
Ebazpenaren arabera, 2013an izan ziren erasoak auzipetuaren etxean, dibortzioaren ostean adingabeak aitarekin egiten zituen egonaldietan.
Ahozko epaiketan, auzipetuak bere abokatuaren galderei bakarrik erantzun zien, gertatutakoa aitortzeko. Biktimak, berriz, ateak itxita deklaratu zuen, lagun batekin batera.
Hori horrela, epaileak errudun jo du auzipetua etengabeko sexu-erasoagatik, baina delitua aitortzeagatik aringarri bat ezarri dionez, bederatzi urteko kartzela-zigorrean geratu da.
Era berean, gizonak ezingo du alabarengana gerturatu eta ezingo du berekin komunikatu 15 urtez, bost urtez zaintzapeko askatasunean egongo da, eta 40.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari.