Gizartea -
Indarkeria matxista
Bost adingabe atxilotu dituzte Alacanten beste adingabe bati taldean sexu erasoa egitea egotzita
Ustezko egileek 15 eta 17 urte bitartean dituzte, eta biktimak, 15. Bost mutilak atzo igaro ziren Adingabeen Fiskaltzaren aurretik, eta honek zentroetan sartzeko agindua eman zuen.
Agentziak | EITB MEDIA
Alacanteko Guardia Zibilaren Emume taldeko (Emakumezko Adingabeen Taldea) agenteek 15-17 urteko bost mutil atxilotu zituzten asteartean, beste adingabe bati taldean sexua eraso egin ziotelakoan.
Guardia Zibilaren arabera, erasoa azaroaren 10ean gertatu zen Dolores udalerrian (Alacant). Biktimak 15 urte ditu.
Nerabeak atzo eraman zituzten Alacanteko Adingabeen Fiskaltzaren aurrera, eta horrek adin txikikoentzako zentroetan sartzeko agindua eman zuen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea