Gizartea -
SEgurtasun operazioa
400 udaltzainek bermatuko dute segurtasuna Bilboko Aste Nagusian
Horrez gain, operazioan kalez jantzitako 20 agentek hartuko dute parte. “Iker” izena duen talde horretako agenteek jai-gunea zainduko dute nagusiki.
Erredakzioa
Bilboko Udaltzaingoak hiri guztira hedatuko den 400 udaltzainez osatutako segurtasun operazio berezia antolatu du hurrengo astean hasiko den Aste Nagusirako. Dena den, agenteek jendetza gehien egongo diren lekuak zainduko ditu batez ere.
Modu horretan, hiritarren segurtasuna bermatzen duten agente-patruilak errefortzatuko dituzte Areatzan, Plaza Biribilan, Campo Volantin pasealekuan, Etxebarria Parkean, kontzertuak egiten diren Abandoibarra eta Karola Gunean, zezen plazan, Indautxun, Moyua Plazan, etab., Udalak azaldu duenez.
Horrez gain, operazioan kalez jantzita joango diren 20 agentek hartuko dute parte. "Iker" izena duen taldeko agenteek jai-gunean gertatzen diren diru-zorro lapurretak, istiluak edota ordena publikoa aztoratu dezaketen gertaerak zainduko dituzte nagusiki.
Gainera, Txakur Unitatea hiritarren segurtasuna indartzen saiatuko da, pertsona gehien batzen diren lekuetan lagunduz.
Prebentzio-kontrolen errefortzua
Aurreko urteetan bezala, Udalaren baimena ez duten kaleko salmenta puntuak galaraztea izango da agenteen lanetako bat. Horien artean osasun kontroletatik ihes egiten duten elikagai postuak izango dira lehentasuna izango dutenak. Horrelakoak aurkituz gero, agenteek jakiak konfiskatu eta merkatutik kenduko dituzte.
Operazioaren beste arloetako bat alkohol eta sustantzia estupefazienteen kontsumoaren aurkako prebentzio kontrolean oinarrituko da. Udaltzainek kontrolak ezarriko dituzte hiri barruko eta inguruko errepideetan.