Gizartea -

ISTRIPUA

93 urteko emakume bat hil da eta beste bat zauritu Hernanin, auto batek harrapatuta

10:30 inguruan izan da istripua GI-3401 errepidean. Auto batek bi emakume harrapatu ditu, eta biak Donostia Ospitalera eraman dituzte. Han hil da horietako bat.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

93 urteko emakume bat hil da eta beste bat zauritu Hernanin (Gipuzkoa), auto batek harrapatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 10:30 inguruan izan da istripua GI-3401 errepidean.

Harrapaketaren ondorioz, bi emakumeok Donostia Ospitalera eraman dituzte, eta bertan zendu da haietako bat ordu batzuk geroago.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, istripuaren arrazoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Gipuzkoa Hernani Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Harrapatzeen albisteak Trafiko istripuen biktimak