Gizartea -

Janaria lapurtu zuten

Mercadonan lapurtu zuten sindikalistak aske utzi dituzte, karguekin

Ecijako Mercadona merkataritza-gunera 300 metro baino gutxiagora hurbiltzeko debekua jarri die Guardiako Epaitegiak bi inputatuei. Polizia Nazionalak hirugarren pertsona bat ere atxilotu du.

Sindikalistek janaria lapurtu zuten txiroenen artean banatzeko. Efe.
Sindikalistek janaria lapurtu zuten txiroenen artean banatzeko. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andaluziako Langileen Sindikatuko (SAT) bi kideak karguekin aske uztea erabaki du epaileak. Biak atxilotuta zeuden Ecijako Mercadona supermerkatuan lapurretan egiteagatik. Epaileak lapurreta eta derrigortzea leporatzen die saltzeko zeuden gaiak hartu eta eramateagatik.

Atxilotuak aske uzteko erabakia Sevillako Instrukzioko 8. Epaitegiak hartu du, Andaluziako Justizia Goreneko Epaitegiak ohar batean iragarritakoaren arabera.

Hala ere, Guardiako Epaitegiak Ecijako Mercadona merkataritza-gunera 300 metro baino gutxiagora hurbiltzeko debekua jarri die bi inputatuei. Horrez gain, epaitegian agertu beharko dute epaileak horretarako erabakia hartzne duen bakoitzean.

Deklaratzeari uko egin ziotenHornachuelosen (Kordoban) eta Cuevas de San Marcosen (Malagan) atxilotutakoek uko egin zioten deklaratzeko eskubideari, eta polizia-etxera eraman zituzten, ikertzaileen arabera.

Biek sindikatuko abokatuen laguntza izan dute.

Hirugarren pertsona bat atxilotu duteJose Carballero Andaluziako Langileeen Sindikatuko arduraduna atxilotu dute, Mercadonako lapurretan parte hartzea leporatuta. Atxilotutako bigarren pertsona da.

Andaluzian izan da atxiloketa, eta horren ostean ikerketek jarraitu egin dutela nabarmendu du Gobernuko Idazkariordetzak. Dirudienez, sindikalista honek Sanchez Gordillorekin parte hartu zuen, eta Sevillako Polizia Nazionalera eramango dute, bertan deklaratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea