Gizartea -
eguraldia
Haizeagatik abisu horian dago Bizkaian, 100 km/h-tik gorako ufadak egon daitezkeela eta
Abisua gauerditik 15:00ak arte egongo da aktibo. Gipuzkoa ere zakar ibiliko da haizea, baina 100 km/h-ko langatik behera, edonola ere.
EITB Media
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko Bizkaiko haizeguneetan orduko 100 kilometro baino gehiagoko haize boladak egon daitezkeelakoan. Eremu babestuagoetan, 60-80 km/h-ko ufadak espero dira.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak egindako iragarpenaren arabera, hego-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da, batez ere egunaren lehen zatian eta mendebaldeko mendi inguruetan. Gipuzkoan ere zakar joko du haizeak, eta haizeguneetan boladak 70-100 km/h artekoak izan daitezke, eta haizeguneak ez diren lekuetan, 60 km/h ingurukoak.
Abisua gauerdian sartu da indarrean, eta 15:00ak arte egongo da aktibo.
Hego haizearen eraginez, tenperaturek gora egingo dute, eta goizean ez ditugu bezperako minimoak edukiko. Izan ere, asteazkenean, 10:00ak arte, abisu horia egon zen indarrean muturreko tenperatura minimoak eta izotzagatik.