Gizartea -

Eguraldia

Eguraldiak epel eta lehor eutsiko dio astearte eguerdira arte

Hego haizeari esker, tenperatura epelak izango dira Euskal Herri osoan. Bihar eguerdian, haizea mendebaldera aldatzearekin batera, zerua estali eta euritara joko du. Tenperaturek behera egingo dute astearte iluntzerako.

Ullibarri-Gamboako urtegia, bart. Argazkia: EFE
Ullibarri-Gamboako urtegia, bart.
Ullibarri-Gamboako urtegia, bart. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbatetik lagun ditugun tenperatura epelak eta giro lehorrak jarraipena izango du ordu batzuez, astearte eguerdira arte bai behintzat, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak egindako iragarpenaren arabera. Bihar, ordea, aldaketa dator, eta euria eta giro freskoa bueltan izango ditugu. 

Gaur, astea hastearekin bat, ildo beretik jarraituko du aroak: hego-mendebaldeko haizearekin eta tenperatura epelekin. Egunsentian, behe-lainoa sor daiteke Ebro ibarrean eta barnealdeko bailara batzuetan, eta laino horrek eguerdira arte ere iraun dezake zenbait tokitan. Gainerakoan, goi-hodeiak izango badira ere, igandean baino argiagoa izango da eguna; hodeitza saretuago egongo da eta egun eguzkitsua izango da egunaren momentu askotan. Tenperaturak berdintsu jarraituko du, eta hego-mendebaldeko haizea ibiliko da; bereziki mendi inguruetan nabarituko da.

Asteartean etorriko da aldaketa. Goizean, hego-mendebaldeko haizeak giroa epelduko du, eta eguraldia nahiko argia izango da lehenengo orduetan. Orduek aurrera egin ahala, baina, zeruan gero eta ugariagoak izango dira lainoak, eta eguerdian, haizeak mendebaldera egitearekin batera, zerua estali egingo da. Euritara joko du Euskal Herriaren erdialdean eta ipar partean. Hegoaldean, iluntzera arte eutsiko dio ateri, baina hor ere euria egingo du gauetik aurrera. Tenperatura maximoak apur bat jaitsiko dira, eta minimoak egunaren amaieran neurtuko dira toki askotan.

Asteazkenean, zerua hodeitsu egongo da eta euria egingo du, hasieran ipar partean eta ondoren, lurralde osoan. Tenperaturek behera egingo dute, eta haizea mendebaldetik eta ipar-mendebaldetik joko du, zakar kostaldean. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoako albisteak Nafarroa gaur Araba Eguraldia Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Zuberoa azken ordukoa Lapurdiko berriak Nafarroa Behereko azken ordukoa