Gizartea -

Indarkeria matxista

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Durangon, bikotekideari eraso egiteagatik

Atzo, asteazkena, gertatu zen erasoa, eta atxilotua epailearen esku utzi dute gaur, genero-indarkeria egotzita.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu dute Durangon bikotekideari eraso egiteagatik, Ertzaintzaren bozeramaile batek ostegun honetan jakinarazi duenez.

Ertzaintzak gizona atxilotu zuen atzo eguerdian, 11:45ak aldera, Durangon, bikotekideari eraso egin ostean.

Erasoaren ondoren, emakumea Durangoko anbulatoriora eraman zuten, eta osasun-langileek artatu zizkioten zauriak, Ertzaintzaren arabera.

Atxilotua epailearen esku utzi dute gaur, genero-indarkeriako delitu bat egotzita.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa