Gizartea -

GARRAIO PUBLIKOA

2024tik aurrera % 56rainoko deskontua aplikatuko da Alavabuseko lineatan eta eskualdeko mailako garraioan

Deskontuez baliatu ahal izateko ezinbestekoa izango da BAT txartela pertsonalizatuta izatea. Hain zuzen ere, abenduaren 26tik otsailaren 29ra autobus geltokian gune bat zabalduko da, txartela pertsonalizatu ahal izateko.

Arabako Foru Aldundiaren Alavabus lineako autobus bat. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Arabako Foru Aldundiaren Alavabus lineako autobus bat
Arabako Foru Aldundiaren Alavabus lineako autobus bat. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Foru Aldundiak deskontu sistema progresiboa ezarriko du Alavabus autobus lineatan eta eskualde mailako garraioan, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera. Aipaturiko hobariak % 56ra artekoak izango dira.

Hilabetean 20 bidaia edo gutxiago egiten dituzten bidaiariek % 40ko deskontua izango dute, 21 eta 50 artean egiten dituztenek, % 48koa, eta hortik gora, % 56koa.

Jon Nogales Mugikortasun Jasangarrien eta Bide Azpiegituren foru diputatuak azaldu duenez, oraingoz deskontuak datorren urte osoan aplikatuko dira, baina "egiturazkoak" izatea da asmoa.

BAT txartela pertsonalizatua

Deskontuez baliatu ahal izateko ezinbestekoa izango da BAT txartela pertsonalizatuta izatea. Horretarako nahikoa da BAT txartela eta NAN txartela hartu eta tranbiaren informazio bulegora joatea, Sancho Jakitunaren kaleko 9. zenbakian.

Halaber, abenduaren 26tik otsailaren 29ra autobus geltokian gune bat zabalduko da, txartela pertsonalizatu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Garraio publikoa Dirulaguntzak Euskadin Arabako Foru Aldundia azken orduko albisteak