Gizartea -

Donostiako Aste Nagusia 2012

Kirola eta musika, Aste Nagusiko bigarren eguneko protagonistak

Italiako Lieto pirotekniak botako ditu suak, eta, ondoren, Saguesen, Esne Beltzaz gozatu ahal izango dugu.

Su artifizialak Kontxatik. EFE
Su artifizialak Kontxatik. EFE
Su artifizialak Kontxatik. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Piratek "Artillero" abestu eta Luis Mocoroak kanoikada bota ostean, Donostian festa da nagusi. Kanoikadak aurretik ikusi gabeko irudia eskaini digu aurtengoan, izan ere, udalbatzako kide guztiak piratekin batera egon ziren jaien hasierako ekitaldian.

Aurretik 7 jai egun eta 350 ekitaldi baino gehiago. Gaurko egitarauean kirola da nagusi: hondartzako errugby txapelketa, bizikletan eta patinetan jai giro martxa, Aste Nagusiko jauzi lehiaketa…

Halaber, Euskal Herriko nekazal produktuen azoka berezia eta eskulangintza azokaz gozatzeko aukera izango dugu.

Su artifizialen lehiaketan, Italiako Lieto piroteknia lehiatuko da eta ondoren, Saguesen Esne Beltzaren musikaz gozatu ahal izango dugu.

Donostiako Aste Nagusiko egitarau osoa eitb.com webgunean ikus dezakezu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea