Gizartea -

Europear jaiotza-tasak

Euskadiko jaiotza-tasa, Europako baxuenen artean

Heriotzei dagokienez, 1975ean mila biztanletik 7,1 pertsona hil ziren EAEn, eta 2010ean, berriz, tasa hori 8,9ra arte handitu zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko jaiotza-tasa Europar Batasuneko baxuenetarikoa da, 2010 urtean mila biztanletik 9,7 jaiotza izan baitziren, EBn 10,7koa izan zen bitartean.

Jaiotza kopuru horiekin, Euskal Autonomia Erkidegoak Maltako (9,6), Portugaleko (9,5), Austriako (9,4), Italiako (9,3) Hungariako (9), Letoniako (8,6) eta Alemaniako (8,3) jaiotza tasak soilik gainditzen ditu.

Ostera, EBko tasarik altuenak Irlandak (16,5), Britainia Handiak (13) eta Frantziak (12,9) dituzte. Espainiar jaiotza-tasa mila biztanleko 10,5ekoa da, Eustat Euskal Estatistika Institutuak kaleratutako informazioaren arabera.

Datu horiek 1975ekoekin alderatzen baditugu, azken hamarkadetan eman den aldaketa erradikala egiaztatu daiteke, urte horretan, mila biztanleko 19,1 jaiotza izan baitziren Euskadin.

Gizartearen zahartzea

Heriotzei dagokionez, 1975ean mila biztanletik 7,1 pertsona hil ziren EAEn, eta 2010, berriz, tasa hori 8,9ra arte handitu zen.

Euskadin gertatu den eboluzio horrek gizartearen zahartze prozesua agerian uzten du.

Euskadiko jaiotza-tasa Europar Batasuneko baxuenetarikoa da, 2010 urtean mila biztanletik 9,7 jaiotza izan baitziren, EBn 10,7koa izan zen bitartean.Jaiotza kopuru horiekin, Euskal Autonomia Erkidegoak Maltako (9,6), Portugaleko (9,5), Austriako (9,4), Italiako (9,3) Hungariako (9), Letoniako (8,6) eta Alemaniako (8,3) jaiotza tasak soilik gainditzen ditu.Ostera, EBko tasarik altuenak Irlandak (16,5), Britainia Handiak (13) eta Frantziak (12,9) dituzte. Espainiar jaiotza-tasa mila biztanleko 10,5ekoa da, Eustat Euskal Estatistika Institutuak kaleratutako informazioaren arabera.Datu horiek 1975ekoekin alderatzen baditugu, azken hamarkadetan eman den aldaketa erradikala egiaztatu daiteke, urte horretan, mila biztanleko 19,1 jaiotza izan baitziren Euskadin.Gizartearen zahartzeaHeriotzei dagokionez, 1975ean mila biztanletik 7,1 pertsona hil ziren EAEn, eta 2010, berriz, tasa hori 8,9ra arte handitu zen.Euskadin gertatu den eboluzio horrek gizartearen zahartze prozesua agerian uzten du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Europako herrialdei buruzko albisteak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Umeak albisteak gaur Euskal Estatistika Erakundea gaur