Gizartea -
Suteak
Gomera uharteko sutearen aurreikuspenak 'txarrak' dira
Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen dute eta milaka lagun atera dituzte etxeetatik, uharteko biztanleen laurden bat.
Erredakzioa
Gomeran joan den ostiralean berpiztu zen suteak Valle Gran Rey herriko 30 etxebizitzetan kalteak eragin ditu azken orduetan eta kalte ekologikoak "oso handiak" direla esan du Kanarietako Gobernuak.
Segurtasun zerbitzuek 5.000 lagun atera dituzte etxeetatik eta horietatik mila lagun inguru San Sebastian de la Gomerara barkuan eraman behar izan dituzte.
Gomera uharteko sutea abuztuaren 4an piztu zen, eta inor zauritu ez den arren, "kalte ekologiko" handiak eragin ditu, izan ere Garajonayko Parke Nazionalera hedatu da.
Bi lagun hil dira Alacanten
200 suhiltzaile eta 26 hegazkin Alacanteko La Torre de les Maçaneseko sutea itzaltzeko lanean ari dira. Sute honek baso zati handi bat kiskali du.
Itzaltze lanetan ari ziren bi lagun hil dira.
Sute handiak Espainian
Generalitateko hamabost ibilgailu Ger (Girona) herrian piztu den sutea itzaltzeko lanean dabiltza, nahiz eta dagoeneko kontrolatuta dagoen.
Bestalde Cabañerosen (Ciudad Real) piztutako sutea nahita piztutakoa dela adierazi dute.
Salamancan, asteburuan mila hektarea kiskali dituen Sierra de Bejarreko sutearen erruduna atxilotu dute, izan ere, baratzean zegoela, ura ateratzeko motorra pizterakoan, sua nahi gabe piztu zela onartu du gizon batek.
Azkenik, joan den larunbatean Ucedan (Guadalajara) piztu zen sutea barbakoa batek eragin zuela berretsi dute.
Riveroren ustez, Gomerako egoera "oso larria" da
Paulino RiveroKanariar Uharteetako presidenteak azaldu duenez, Gomerako egoera "oso larria"da uharteko sutea berriro piztu delako eta ia 1.000 pertsonek etxeak utzi beharizan dituztelako.
Guztira, suteak 5.000 hektarea baino gehiagori eragin die. Halaber, nabarmendu du eguneko aurreikuspenak "txarrak" direla tenperatura altuen eta hezetasuna jaistearen ondorioz. Gainera, haizearen norabidea aldatu egin omen da.
Bizilagun gehienek etxera itzultzeko aukera izan dute
Baso-Suteen Arriskuagatik Babes Zibilaren planaren zuzendaritzak Gomerako suteak eragin dien bizilagunek euren etxeetara itzultzeko baimena eman du honako herri hauetan: Taguluche, Alojera, El Cercado, Pavon, Dehesa, Apartadero, Manantiales, Chipude, Erque, Erquito, Igualero, Arure, Epina eta ValleGran Rey, baina azkeneko gune horretan sutea heldu den 39 etxeetako familiek ezin izango dute oraindik bertaratu.
Euren etxeetara itzultzen utzi ez dieten herriak honako hauek dira: Hayas, Banda de Rosas, Los Loros eta Casco de Vallermoso.
Javier Gonzalez Ortiz kanarietako Ekonomia, Ogasun eta Segurtasun zinegotziak azaldu duenez, oraingo egoera hobea duela ordu batzuk baina hobea da. Halere, sute hau egonkortzeko egun askok pasatu beharko dutela nabarmendu du.