Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon batek emaztea eta lau seme-alabak hil ditu Frantzian

Hilketa Meauxen, Paris eskualdeko herri batean, izan da. Biktimak 35 urteko ama eta 9 hilabete eta 10 urte arteko lau seme-alaba dira.

Hilketa Meauxen, Paris eskualdeko herri batean, izan da. Argazkia: EFE
Hilketa Meauxen, Paris eskualdeko herri batean, izan da. Argazkia: EFE
Hilketa Meauxen, Paris eskualdeko herri batean, izan da. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek emaztea eta lau seme-alabak hil ditu Meauxen, Paris eskualdeko herri batean. Biktimak abenduaren 25eko gauean aurkitu zituzten hilik. Poliziak gizona atxilotu du.

Biktimak 35 urteko ama eta 9 hilabete eta 10 urte arteko lau seme-alaba dira. Hilotzak astelehen gauan aurkitu zituzten. Auzokide batzuk haiekin harremanetan jarri ezin zutenez poliziari deituko ziotenean.

Meauxeko Fiskaltzak ohar batean adierazi duenez, segurtasun indarrek bost hilotzak aurkitu zituzten, eta apartamentuan ez zegoen indarkeria zantzurik. Aita falta zela ohartu ziren. Gizona gaur goizean atxilotu dute bere aitaren etxebizitzan, Sevran Saint Denis herrian, hilketa izan den herritik hogeita hamar bat kilometrora, azaldu du fiskaltzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Frantzia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak