Gizartea -

Trafikoa

San Silvestre lasterketek gorabeherak eragingo dituzte trafikoan eta garraioan hiriburuetan

Lasterketak izango dira goizez eta arratsaldez hiriburuetan, eta horrek kale batzuk ixtea eta garraio publikoan aldaketak izatea eragingo du.

San Silvestre lasterketa. Argazkia: EITB
San Silvestre lasterketa. Argazkia: EITB
San Silvestre lasterketa. Argazkia: EITB

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urte zaharrarekin egin ohi diren San Silvestre lasterketek kaleak hartuko dituzte herri zein hirietan, eta bigarren horien kasuan eragin handia izango dute trafikoan eta garraio publikoan.

Donostia

Trafiko mozketak eta Dbus zerbitzuen aldaketak egingo dira Donostian igandean, abenduaren 31n, San Silvestre lasterketa dela eta, 13:00etatik 16:00etara bitarte, gutxi gorabehera, Donostiako Udalak jakitera eman duenez.

Lasterketa Easo kaletik abiatuko da, Larramendi eta Moraza kaleek bat egiten duten tokian, 14:00etan. Erdialdetik Antiguarantz abiatuko da, eta, Parte Zaharretik eta Grosetik igaro ondoren, Easo kalean amaituko da, 15:30 aldera.

Bada, 13:00etan, Easo kalea moztuko da, Larramendi eta Mendeurrenaren arteko zatian, irteerako muntaketa egin ahal izateko, eta 13:50ean, gutxi gorabehera, Antigua eta lasterketa igarotzen den gainerako guneak moztuko dira. Horregatik, Zumalakarregitik datorren trafikoa Pio Barojarantz bideratuko da eta Satrustegi hiribideko sarrera itxiko da. Era berean, Groseko Lapurdi plazara iristen diren ibilgailuak Kolon pasealekurantz bideratuko dira.

Urbieta-Zubieta-San Martin kaleek osatzen duten perimetroaren barruan bizi diren pertsonak Urbieta kalearen eta San Martin kalearen elkargunetik sartu beharko dira. Mozketak 16:00ak aldera amaituko dira.

Bilbo

Bilbo-Errekalde San Silvestreak bi orduz eragingo ditu gorabeherak abenduaren 31n, arratsaldean, eta trafiko mozketak eragingo ditu goizean San Silvestre 'Txikia'k.

Udalak jakinarazi duenez, 16:00etatik 18:00etara izango dira arazo nagusiak. Lasterketa 16:30ean abiatuko da Gordoniz kaleko 66.etik, eta Areiltza Doktorearen kalea, Perez Galdos, Kale Nagusia, Iparragirre, Ametzola Plaza, Trenbide etorbidea, Maria Victoria Uribe Laso kalea eta Villabaso igaro ostean, Errekaldeko plazan amaituko da.

Hala, trafikoa etengo da Gordoniz kalean, Leon de Uruñuela eta Errekalde plaza artean, eta La Rosetako futbol zelairantz bideratuko dute zirkulazioa.

Gainera, Bilbobusen zerbitzuari eragingo dio, eta ohiko informazio kanalen bidez emango dute aldaketen berri: sare sozialak, webgunea, panelak, etab.

Goiz-eguerdian, aldiz, San Silvestre 'Txikia' dela-eta, 10:00etatik 13:30era, Diaz Emparanza kalea itxiko dute Errekaldeko Zubian.

Goizeko eta arratsaldeko kasuetan, garajeetako sarrera-irteerak ahalbidetuko dira lasterketetako segurtasun arduradunen laguntzarekin.

San Silvestre lasterketa. Argazkia: EITB

Gasteiz

Haurren San Silvestrea egingo da goizean 11:45etik 12:20ra, Mendizabalako aparkalekutik abiatu, eta Lasarteko atea, Mendizabala eta Batan ibilbidea igaro ondoren, Mendizabalako aparkalekuan bukatzeko.

Nagusiena 12:30ean hasi eta 13:30erako amaituko da, eta ibilbide hau izango du: Mendizabalako aparkalekua (irteera) – Lasarteko atea – Elvira Zulueta – Gaztelako atea – Ramón y Cajal – Senda ibilbidea – Manuel Iradier – Eduardo Dato – San Prudentzio – San Antonio – Florida parkea – Ramón y Cajal – Micaela Portilla - Gasteiz hiribidea – (180º-ko biraketa Tomas Zumarraga Dohatsuko bidegurutzera iritsi aurretik) – Gasteiz hiribidea – Gaztelako atea – Elvira Zulueta - Lasarteko atea – Mendizabalako aparkalekua (helmuga).

Probak jokatzen ari diren bitartean, trafikoa etenda egongo da aipatu kaleetan, eta garraio publikoan ere eragina izango du. Gainera, aparkatzea debekatuta egongo da abenduaren 30eko 14:00etatik abenduaren 31ko 14:00ak arte Mendizabala aparkalekuaren zati batean (Mendizabala kaletik hurbilen dagoen zatian) eta Lasarteko atean (Salbaterrabide eta Maite Zuñiga kaleen artean).

Iruñea

Iruñean ere egongo dira haurren eta nagusien probak. Lehenengoa 17:00etan hasiko da, eta Navas de Tolosa itxiko dute trafikoarentzat Aita Moret kaletik Tres Reyes Hotelaren biribilguneraino. Dena den, trafiko mozketa 15:30ean hasiko da.

Nagusien lasterketa 18:30ean abiatuko da Navas de Tolosatik bertatik, eta 20:30erako amaituko da abiatu den leku berean. Kasu honetan, itxita egongo da ibilbide osoa: Armada etorbidea/Bakearen plaza; Baiona etorbidea/Europa plaza; Pio XII.aren etorbidea/Antso Azkarraren etorbidea; Barañaingo etorbidea/Urdazubiko Monasterioaren kalea; Nafarroa Beherea/Seminarioa; Foruen plaza/Yanguas eta Miranda; Belateko Monasterioa, Joan XXIII.aren plaza; Gaztelu plaza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Kirolak Zer gertatu da gaur Bilbon? Donostia bideoak Iruñea gaur Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz Eguneko albisteak Garraio publikoa