Gizartea -

SUTEA

Sutea piztu da Gasteizko etxebizitza eraikin batean eta 12 pertsona atera behar izan dituzte

Sua itzali dute dagoeneko eta ez da inor zauritu. Hala ere, atera dituzten bizilagunek ezingo dute etxera itzuli. Ustez, berogailu batek eragin du sutea.

Suhiltzaileak Gasteizko sutea itzaltzen. Argazkia: @Bomberos_VG
Suhiltzaileak Gasteizko sutea itzaltzen
Bederatzi pertsona etxetik atera behar izan dituzte Gasteizen, etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

0:42

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea piztu da bart Gasteizko etxebizitza eraikin batean eta guztira 12 pertsona atera behar izan dituzte. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ez da inor zauritu, baina kalte materialak handiak dira.

Garrak 00:40 aldera piztu dira Corazonistas kaleko bi solairuko harrera etxe batean. Antza denez, berogailu batek eragin du sutea, baina Segurtasun Sailak ikerketa zabalik du oraindik.

Ertzaintzak emandako lehen informazioen arabera, 11 ziren bertan lo egiten ari ziren pertsonak, bederatzi heldu eta bi adingabe, baina ondoko komentuko mojek zehaztu dute 12 direla, bertan igaro baitute gaua. Zehazki, Gasteizko Elizbarrutiak babestutako baliabiderik gabeko hamabi pertsona dira.

Suhiltzaileek garrak itzali dituzte, baina zaintza lanetan jarraituko dute datozen orduetan. Bizilagunek Salesen komentuan igaro dute gaua eta oraingoz ezingo dute beren etxeetara itzuli. Ildo horretan, Gasteizko Elizbarrutia gizarte zerbitzuekin eta Gurutze Gorriarekin harremanetan jarri da, aterperik gabe gelditu diren hamabi pertsona horiei ostatua bilatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Suteak gaur Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Albisteak Suhiltzaileak