Gizartea -
Aste Nagusia 2012
PP eta PSE ez dira joan Izagirrek eskainitako hamaiketakora
Alkatea iaz joan zen lehenengoz ekitaldi honetara, eta txokolatea eta txurroak sagardoa eta pintxoengatik aldatu zituen. Han izan zen alkatearen eta PPko zinegotzi batzuen arteko brindis polemikoa.
Erredakzioa
PP eta PSE-EE ez dira joan Aste Nagusiko jaiak direla eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak (Bildu) eskainitako hamaiketakora. Alkateak esan du "oso positiboki" doazela jaiak, baina ez du argitu izan nahi Illunben zezenekin egiten diren azkenak diren.
Donostiako alkateak iaz aurreko alkateak, Odon Elorzak, Aste Nagusian egin bezala "txokolatada" bat egin zuen, baina txokolatea eta txurroak sagardoagatik eta pintxoengatik aldatu zituen. Osoko bilkuren salan egin ohi da bilera hau, eta zinegotziak, kazetariak eta Udaleko langileak joan ohi dira. Iaz, Izagirreren eta PPko hainbat zinegotziren arteko brindisak polemika sortu zuen.