Gizartea -

Ikerketa

Gasteizko Udaltzaingoak Jundizko istripuaren nondik norakoak ikertzen jarraitzen du

Istripua ikusi zuten herritarrei dei egin diete Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko, 092 edo 945 158 000 telefonoen bidez. 18 eta 21 urteko bi pertsona hil ziren auto batekin talka eginda.

Jundizko industriagunea. EFE.
Jundizko industriagunea. EFE.
Jundizen hildako bi gazteak gogoan, loreak eta objektu pertsonal ugari utzi dituzte istripua izan zen tokian

0:30

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak Jundizko industrialdean larunbat goizaldean izandako istripua argitzeko lanean jarraitzen du. 18 urteko neska bat eta 21 urteko mutil bat hil ziren bertan.

Udaltzaingoak zabalik du ikerketa, eta deklarazio fasean kontuan hartuko ditu bai gertakariarekin lotura zuzena izan duten pertsonen adierazpenak bai gertakaria ikusi zuten pertsonenak ere.

Hala, istripua ikusi zuten herritarrei dei egin diete Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko, 092 edo 945 158 000 telefonoen bidez. 

21 urteko gizon bat eta 18 urteko emakume bat hil ziren larunbat goizaldean Gasteizen, Jundizko industrialdean, gama altuko auto batek turismo txiki bat jota.

Istripuaren ondorioz, bertan hil zen auto txikiaren atzeko eserlekuetan zihoan bikotea. Auto horretako gidaria, 20 urteko gizon bat, oso larri eraman zuten Txagorritxu Ospitalera, eta ibilgailu horretako laugarren bidaiaria, gidariaren alboko eserlekuan zihoan emakume bat, arin zauritu zen.

Gama altuko autoan zihoan bidaiari bakarra, gidaria, arin zauritu zen.

Jundizen istripua gertatu zen lekua. Argazkia: Efe

Udaltzaingoak ikerketa abiatu du istripua nola gertatu den argitzeko. Inguru horietan inoiz legez kanpoko lasterketak egin diren arren, Udaltzaingoaren lehen ikerketek baztertu egin dute istripu horretan nahasitako bi ibilgailuak lasterketa batean parte hartzen aritu izana.

Hipotesi nagusiaren arabera, gama altuko ibilgailuaren gidariak zuhurtziagabekeriazko maniobra bat egin, abiadura handian zihoala ibilgailuaren martxa bat-batean aldatu, eta beste ibilgailua aurretik eraman zuen, ezkerraldetik jota.

Iñaki Gurtubai Gasteizko Udaleko Segurtasun zinegotziaren arabera, polizia-ikerketa oso atariko fasean dago, baina, dirudienez, gama altuko ibilgailua "oso abiadura handian" zihoan, eta maniobra "erabat arduragabea" egin ondoren, beste autoaren aurka egin zuen talka

''Bi ibilgailuetako batek maniobra arduragabea egin du, oso abiadura handian''
''Bi ibilgailuetako batek maniobra arduragabea egin du, oso abiadura handian''
''Bi ibilgailuetako batek maniobra arduragabea egin du, oso abiadura handian''

0:44

Hasieran legez kanpoko lasterketa izan zitekeela pentsatu arren, Gurtubairen esanetan, "arraroa" dirudi bi auto horiek horrelako lasterketa batean parte hartzen aritu izana, istripuan nahasitako ibilgailuek ezaugarri oso desberdinak dituztelako eta batean lau bidaiari zihoazelako eta bestean bakarra.

Horren hitzetan, istripu tragiko hori gertatu baino minutu batzuk lehenago, Udaltzaingoa inguru horretara joan zen, autoekin zibarena egitera edo bat-batean azeleratzera joandako gidariak edota horiek ikustera bertan bildutakoak bertatik ateratzeko asmoz.

Zauritutako gidariei buruz esan zuenez, "ezin izan diete deklarazioa hartu; medikuek galdekatzeko aukera eman arte itxaroten ari gara, eta, hortik aurrera, ikusiko dugu zer inplikazio duten gertakarietan eta atxiloketarik egin behar den ala ez".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Gasteizko Udala Araba Gizartea Gaurko titularrak Gasteiz Eguneko albisteak Gazteak gaur Errepideko istripuen biktimak