Gizartea -

Justizia Auzitegia

Beren herrialdeetan indarkeria jasaten duten emakumeei errefuxiatu estatutua aitortuko zaie EBn

Gaur argitaratutako epaian, EBko Justizia Auzitegiak erantsi du errefuxiatu estatutua aitortzeko baldintzak ematen ez badira, babes subsidiorako eskubidea izango dutela emakume horiek.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak baieztatu du beren herrialdeetan indarkeria jasaten duten emakumeei errefuxiatu estatutua aitortuko zaiela EBn; sexu arrazoiak tarteko, indarkeria fisikoa edo psikikoa pairatzen dutenei, hain zuzen ere.

Gaur argitaratutako epaian, EBko Justizia Auzitegiak erantsi du errefuxiatu estatutua aitortzeko baldintzak ematen ez badira, babes subsidiorako eskubidea izango dutela emakume horiek.

Halaber, babesa izango dute, ustez arau kulturalak edo erlijiosoak hautsi dituztelako, haien familiako kideren batengatik indarkeria jasaten badute.

Bulgariako epaile batek egindako galderaren harira dator ebazpena, kurduen talde etnikoko emakume turko bati gertatutakoagatik. Hain zuen ere, erlijio islamiarreko emakume dibortziatu baten kasuaz galdetu zion. Bere familiak ezkontzera behartu zuen, eta senarrak jipoitu eta mehatxatu egin zuen.

Turkiara itzultzekotan, hilko zuten beldur zen emakumea, horregatik nazioarteko babesa eskatu zuen Bulgarian.

Horretaz, alegia, nazioarteko babesaz arduratzen den europar zuzendaritzak errefuxiatu estatutua aitortzeko baldintzak zein diren zehazten du alde batetik, eta babes subsidiariorako baldintzak zein diren bestetik.

Lehenengo kasuan, arraza, erlijio, nazionaltasun edo talde jakin bateko kide izateagatik jazarpena jasaten dutenak hartzen dira aintzat.

Babes subsidioa, berriz, errefuxiatu izateko baldintzak betetzen ez dituztenei zuzenduta dago. Baldintzak bete ez arren, beren herrialdeetara bueltatuz gero kalte larriak jasan ditzaketen pertsonak babesten ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Giza eskubideak