Gizartea -

Kutsadura itsasoan

Bizkaiak ez du 'Toconao'ko pelletik atzeman, eta mareak Frantziako kostaldera eraman dituela uste du

Arantza Atutxa Natura Ingurune eta Nekazaritza diputatuak baieztatu du lurraldeko hondartzetan jasotako mikropastikoen kopurua ohikoa dela.

Galiziako hondartzetan aurkitutako pelletak. Argazkia: EFE.
Galiziako hondartzetan aurkitutako pelletak. Argazkia: EFE.
Zer gertatu zen ''Toconao'' ontziarekin? Hau da dakiguna pellet isuriaren inguruan

0:34

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak ez duela "pellet kopuru berezirik" atzeman lurraldeko hondartzetan asteazkenean (urtarrilak 17) eta ostegunean (urtarrilak 18) egindako zaintza lanetan jakinarazi du Arantza Atutxa Natura Ingurune eta Nekazaritza diputatuak.

Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan diputatuak argitu duenez, "itsaslasterrek eta mareak pelletak Frantziako kostaldera eraman zitzaketela jakinarazi" zieten adituek eta "badirudi hori gertatzen ari dela". Bizkaiko hondartzetan aurkitutako mikroplastiko kopurua "ohikoa" izan dela errepikatu du.

Toconao ontziak pelletak edo plastikozko bolatxoak zituzten hainbat edukiontzi galdu zituen abenduaren 8an Portugalgo kostaldean. Isuri horrek Galizia eta Asturiasko hondartzei eragin die batik bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ingurumena Kutsadura