Gizartea -
2023KO BALANTZEA
Nafarroako Foruzaingoak 2.370 pertsona atxilotu edo inputatu zituen iaz, aurreko urtean baino % 10 gehiago
Batez beste, egunean sei atestatu bidali zituzten Nafarroako epaitegitara. Ondarearekin edo genero-indarkeriarekin lotutako delituak izan ziren gehienak.
EITB MEDIA
Nafarroako Foruzaingoak 2.370 pertsona atxilotu eta inputatu zituen iaz (1.576 atxilotu eta 794 ikertu), aurreko urtean baino % 10 gehiago. Izan ere, 2022. urtean 2.162 atxiloketa eta inputazio egin zituzten.
Delituei begiratuta, nabarmentzekoak dira ondarearekin eta ordena-sozioekonomikoarekin lotutakoak (383 atxilotu eta ikertuak), genero-indarkeriakoak (370 atxilotu eta ikertuak), lesioak (154 atxilotu eta ikertuak), ordena publikoaren aurkakoak (154 atxilotu eta ikertuak) eta askatasun eta indentitate sexualaren aurkakoak (106 atxilotu eta ikertuak).
Horrez gain, 582 gidari trafikoaren eta bide-segurtasunaren aurkako delituetan nahastuta egon dira (535 ikertu eta 47 atxilotu), eta horrek esan nahi du egunean gidari bat baino gehiago deitu behar izan dutela epaiketa azkarra egiteko.