Gizartea -
Nafarroa
Txirrindulari bat larri zauritu da Markalainen, ibilgailu batek harrapatuta
50 urteko zaurituak buruko eta bularraldeko traumatismoak omen ditu. Bestalde, beste bi txirrindulari eta motozale bat ere zauritu dira NA-234 errepidean, Untziti parean izandako trafiko-istripu batean, euren artean talka eginda.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
50 urteko txirrindulari bat larri zauritu da igande honetan, NA-4100 errepidean, Markalain kontzejuan, Txulapain udalerrian (Nafarroa), auto batek harrapatuta.
Zaurituak buruko eta bularraldeko traumatismoak omen ditu, eta larri eraman dute Nafarroako Ospitalera, anbulantzia medikalizatu batean. Ezbeharraren nondik norakoak argitzeko ikerketa abiatu du Foruzaingoak.
Bestalde, beste bi txirrindulari eta motozale bat ere zauritu dira, NA-234 errepidearen 13. kilometroan, Untziti parean izandako trafiko-istripuan. Argitu gabeko arrazoiengatik, talka egin dute euren artean.
Zaurituak Nafarroako Ospitalera eraman dituzte. 18 eta 21 urteko txirrindulariek hainbat haustura omen dituzte, eta 63 urteko motozaleak, berriz, kolpe anitz jaso ditu. Hirurak ospitaleratu dituzte, pronostiko erreserbatuarekin.
Kasu honetan ere, Foruzaingoak izapideak abiatu ditu gertatutakoa argitzeko.
Efectivos de la Brigada de Atestados de la Policía Foral instruyen las diligencias del siniestro.