Gizartea -
Biztanleria
2.905.684 biztanleraino hazi da populazioa Hego Euskal Herrian
Nafarroak 678.103 biztanle zituen 2024ko urtarrilaren 1ean, eta EAEk 2.227.581.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Euskal Autonomia Erkidegoan 2.227.581 pertsona bizi ziren 2024ko urtarrilaren 1ean, iaz baino 11.279 gehiago, atzerriko biztanle kopuruak gora egin baitu.
Espainiako Estatistika Institutuak argitarau dituen datuen arabera, azken urtean 14.485 pertsona iritsi dira beste herrialde batzuetatik EAEra, eta 3.206 lagun joan dira atzerrira.
Hain zuzen ere, 1.144.347 emakume bizi dira gaur egun EAEn, eta 1.083.234 gizon. Urte arteko hazkundea, bestalde, nabarmenagoa izan da gizonezkoetan (5.730 gizon gehiago) emakumezkoetan baino (5.549 emakume gehiago).
Nafarroak 678.103 biztanle ditu
Nafarroak 678.103 biztanle zituen 2024ko urtarrilaren 1ean: 335.742 gizon eta 342.361 emakume.
Espainiar Estatuak 48.592.909 biztanle ditu
Inoizko biztanle gehien ditu espainiar Estatuak. 2023an 507.548 pertsona heldu ziren bertara atzerritik, eta horri esker 48.592.909 biztanle izatera iritsi zen. 2023ko azken hiruhilekoan, urte hasieran baino 85.870 pertsona gehiago zeuden (72.504 atzerritik heldutakoak eta 13.366 espainiar nazionaltasunarekin).
Iazko laugarren hiruhilekoan Estatura joandako migratzaile gehienak kolonbiarrak (42.600), venezuelarrak (27.300 eta marokoarrak (25.800) ziren.
Irten zirenetatik, berriz, Estatuko beste toki batzuetara joan ziren 10.400 pertsona, Marokora 9.500 eta Errumaniara 8.100.