Gizartea -
Gipuzkoako Auzitegia
Altzako txabola batean egindako hilketa epaituko dute gaurtik aurrera
Lehenengo saioan epaimahaia eratuko da, eta aldeek alegazioak egingo dituzte; ustezko hiltzailearen deklarazioa astelehenean izatea aurreikusten da. Fiskaltzak 12 urteko kartzela-zigorra eskatu du harentzat.
EITB Media
2021eko ekainaren 26an Donostiako Altza auzoko txabola batean 50 urteko gizon bat hil zen jipoi baten ondorioz. Auzi horren epaiketa gaur hasiko da Gipuzkoako Lurralde Auzitegian, eta herri-epaimahaiarekin egingo dute. Lehenengo saioan, epaimahaia osatuko da eta aldeek alegazioak egingo dituzte; akusatuaren deklarazioa astelehenean izatea aurreikusten da (akusatuak aurrekari ugari ditu).
Gertakariak 2021eko ekainaren 26an jazo ziren, Donostiako Altza auzoko txabola batean. Biktimak eta akusatuak elkar ezagutzen zuten, eta egun hartan elkarrekin egon ziren inguruko tabernetan; gainera, substantzia estupefazienteak kontsumitu zituzten elkarrekin. Bada akusatuari jolas-makinetan sari bat egokitu zitzaion, geroago, bere lagunak droga edo irabazitako sariaren zati bat kendu ziola susmatu zuen eta jipoi bat eman zion, heriotza eragin ziona.
Fiskaltzak 12 urteko espetxe-zigorra eskatu du akusatuarentzat, estupefazienteak kontsumitzeagatik aringarri bidezko homizidio-delitua egotzita.