Gizartea -

Gertaera

Arasen piztutako sutea, kontrolpean

100 suhiltzaile, hiru helikoptero eta hegazkin bat bertaratu dira. Biztanleek ez dituzte euren etxeak hustu, suteak norabidea aldatu baitu.

Arasen piztutako sutearen irudia. Argazkia: EITB
Araseko sutearen bi fronte nagusiak, kontrolpean

01:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Arasen (Nafarroa) piztutako sutea egonkor dago. Sutearen bi fronte nagusiak kontrolpean daude, 185 lagunen lanari esker, Nafarroako Gobernuaren arabera.

Hasieran hirigunerantz zuzendu zen arren, azkenean biztanleek ez dituzte euren etxeak hustu, suteak norabidea aldatu baitu.

Nafarroako Gobernutik jakitera eman dutenez, sutea 17:30 aldera piztu zen, atzo, oraindik ez dakite zergatik (ikerketa ireki dute hori argitzeko). Sutea hasiera batean 187 biztanle dituen hirigunerantz zuzendu da, Lizarran, eta etxe batzuetako baratzak erre ditu.

100 suhiltzaile, hiru helikoptero eta hegazkin bat bertaratu dira sutea itzaltzen saiatzeko, eta, suhiltzaileen lanari eta haizearen norabide-aldaketari esker, sua oraingoz ez da herrira iritsi.

Sutea Bargotarantz zuzendu da, eta, herriak arriskurik ez izan arren, Arabako suhiltzaileen laguntza eskatu dute. Dagoeneko, bi fronte nagusiak egonkor daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea