Gizartea -
Titular nagusiak
Albiste izango dira: Euskararen dekretua, Legebiltzarreko azken saioa eta zaintzaren aldeko herri ituna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko otsailak 22, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Euskararen dekretua: Eusko Jaurlaritzaren Gobernu bilera gaur arratsaldean egingo da Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretu berria onartzeko. Bilera astearte goizean egitekoa zen, baina atzeratu egin zuten, Iñigo Urkullu lehendakariaren amaren osasun egoerak okerrera egin zuelako —hil egin zen handik eta ordu batzuetara—.
- Legebiltzarreko azken saioa: Aurreikusitakoaren arabera legealdiko azken saioa izango dena hartuko du Eusko Legebiltzarrak. Iñigo Urkullu lehendakariaren agurra izan liteke gaurkoa.
- Zaintzaren aldeko herri ituna: Nerea Melgosa Gizarte Politiketako sailburuak, hiru aldundietako diputatuek eta EAEko hiriburuetako zinegotziek, zainketaren aldeko itunaren atariko gisa erakundeek itundutako akordio aurkeztuko dute. Akordio integral bat da, zuzeneko zein zeharkako zaintza-sistemak aitortzean eta hobetzean oinarritua, gizarteratzea eta autonomia pertsonala sustatuz.