Gizartea -
LAPURDI
Gizon bat hil da Kanboko etxebizitza batean izandako sutean
Erreskate taldeek aurkitu dute 62 urteko gizonezkoaren gorpua, sutea izan den eraikineko beheko solairuan.
eitb media
Erreskate taldeek 62 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu dute Kanbon (Lapurdi) sutea izan den eraikin batean.
Sud Ouest hedabideak zabaldu duenez, atzo izan zen sutea bi solairuko eraiki batean, 19:30 aldera.
Eraikineko 20 bizilagun onik ateratzea lortu zuten, baina beheko solairuko etxebizitza batean 62 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu zuten.
Oraindik ez dute baieztatu hildakoaren nortasuna, baina esan dute litekeena dela etxebizitza horretan bizi zen gizona izatea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea