Gizartea -

Ikerketa

Valentziako sutea zirkuitulabur batek piztu ahal izan zuen, 86. apartamentuko toldoaren mekanismoan

Campanar auzoan kiskalitako eraikina berrikusteko lana amaitu du Polizia Zientifikoak, eta hori da, azterketa amaitu ondoren, lehen txostenetik ondoriozta daitekeen arrazoirik posibleena.

Valentziako suhiltzaileak lanean, Campanar auzoko eraikinean. Argazkia: EFE
Valentziako suhiltzaileak lanean, Campanar auzoko eraikinean. Argazkia: EFE
Valentziako suhiltzaileak lanean, Campanar auzoko eraikinean. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den ostegunean Valentziako etxebizitza-bloke bat kiskali eta hamar hildako eragin zituen sutea zirkuitulabur batek eragin zuen 86. apartamentuko toldoaren mekanismoan, ikerketako iturriek EFEri aurreratu diotenez.

Hori da, hain zuzen ere, Polizia Zientifikoaren azterketa amaitu ondoren lehen txostenetik ondorioztatzen den istripuaren arrazoi posibleena; izan ere, Valentziako Campanar auzoan kiskalitako eraikinaren "zoko guztiak" berrikusteko lana amaitu du Poliziak, eta, beraz, eraikinetik atera da dagoeneko. Era berean, DNA lagin guztiak polizia-etxe nagusian daude jadanik, bertan aztertzeko.

Hala ere, Pilar Bernabe Espainiako Gobernuak Valentziako Erkidegoan duen ordezkariak sutearen jatorri elektrikoaz hitz egiten zuten informazioen inguruan, sutearen arrazoiei buruzko ikerketa guztiak sekretupean daudela errepikatu du gaur.

Polizia Zientifikoa dagoeneko atera da eraikinetik, eta orain gorpuak identifikatzeko lanean ari dira.

Bernabek zehaztu duenez, eraikinaren "zoko guztien" azterketa eginda dago, eta orain ikerketaren ematzari itxaron behar zaio.

Bestalde, Nadia Nemeh Shomaly (EH Bildu) Bermeoko alkateak "elkartasuna" helarazi dio Valentziako hiriari, eta sutearen ondorioz kaltetutako familiei babesa eman die. Valentziako Udalari posta elektronikoz bidalitako idatzi batean, alkate bermeotarrak gogorarazi du Bizkaiko herriak "antzeko egoera" bizi izan zuela 2013an.

2013an, Bermeoko etxebizitza-eraikin batean piztutako sute baten ondorioz, bost etxebizitza eraitsi behar izan zituzten eta 70 pertsona etxerik gabe geratu ziren. Bere mezuan, Bermeoko alkateak "elkartasuna" adierazi dio Valentziako Udalari, eta suak kaltetutako familiei "babesa" eman die.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak Valentziako Erkidegoa