Gizartea -
Eskaintza berezia
Ryanarrek 12 eurotan salduko ditu Bilbo eta Madril arteko hegaldiak
Bidaiariek hurrengo asteleheneko gauerdira arte, abuztuaren 27, izango dute plazak erreserbatzeko aukera www.ryanair.com webgunean.
Erredakzioa
Ryanair konpainiak eskaintza bat jarri du martxan Bilbo eta Madril arteko hegaldietarako, iraila eta urria artean 12 eurogatik hegan egin ahalko baita, enpresak komunikatu batean azaldu duenez.
Bidaiariek datorren asteleheneko gauerdira arte, abuztuaren 27, izango dute plazak erreserbatzeko aukera www.ryanair.com webgunean. “Neguan preziorik baxuenak eskainiko ditugu Loiun”, bermatu dute, “eskaintza zabaltzeagatik oso pozik” daudela azpimarratu duten bitartean. “Egunero ditugun bi konexio horiekin negoziotan, erosketak egiten edota bidai txiki bat egin nahi duen jendeak ez du inolako arazorik izango Madrilera edo Bilbora joateko”, gaineratu dute.
1.500 hegaldi egunero Airelineak 1.500 hegaldi baino gehiago egiten ditu egunero 28 herrialdeetan zehar dituzten 51 baseetatik. Ryanarrek 294 Boeing 737-800 berri ditu , eta modelo horretako beste 11 hegazkin erosteko eskaera egin du, enpresako arduradunen arabera. Ryanarrek 8.500 langile ditu bere gain, eta aurten 79 milioi bidaiari garraiatzeko aurreikuspena du.