Gizartea -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Reala-PSG, irain matxistak Chiviteri eta Mendabiako sutearen ikerketa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Ander Barrenetxea, PSGren aurkako joaneko partidan. Artxiboko argazkia: EFE
Ander Barrenetxea, PSGren aurkako joaneko partidan
Ander Barrenetxea, PSGren aurkako joaneko partidan. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko martxoaren 5ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Txapeldunen Liga: Reala-PSG: Realak PSGren aurkako kanporaketa irauli nahi du astearte honetan, Txapeldunen Ligako final-laurdenetan sartzeko. Horretarako joaneko bi eta hutseko desabantaila gainditu beharko du Reale Arenan, 21:00etatik aurrera. Frantziako taldearen jarraitzaileak bertaratuko direla kontuan hartuta, "arrisku handiko" partida izendatu dute. Hori dela eta, "trafiko etenaldi handia" egingo dute Amara inguruan 19:00etatik aurrera.

- Irain matxistak Chiviteri: Foruzaingoak hiru manifestari identifikatu ditu, bi gizon eta emakume bat, atzo Erriberrin Maria Chivite Nafarroako presidentearen aurka egindako irain matxistengatik. Protestan ari ziren nekazari talde baten irainak jasan ostean, ez duela pasatzen utziko eta salaketa aurkeztuko duela iragarri du Chivitek.

- Mendabiako sutearen ikerketa: 61 urteko gizonezko bat hil zen atzo Mendabian, etxebizitza batean piztutako sute batean. Foruzaingoa sutearen nondik norakoak ikertzen ari da, baina oraingoz ez dute gertaerari buruzko xehetasun gehiagorik eman. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Futbola Txapeldunen Liga Reala Donostia albisteak Nafarroa Reale Arena-Anoeta argazkiak Suteak albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Mendabia Albisteak Nafarroako Gobernua berriak Mundu matxista Foruzaingoaren albisteak Nafarroako Gobernuko lehendakaria