Gizartea -
Bilatze eta atxilotze agindua
Ruiz Mateos atxilotu dute berriz ere
Maria Pascual epaileak Ruiz-Mateosen aurkako bilatze eta berehalako atxilotze agindua ezarri zuen atzo, ez baitzen azaldu hirugarren aldiz Palmako Epaitegian zuen zitaziora.
Erredakzioa
Jose Maria Ruiz-Mateos enpresari jereztarra atxilotu dute gaur goizean Somosaguasen (Madril) daukan etxebizitzan. Hura atxilotzeko agindua Maria Pascual epaileak ezarri du, Palmako hotel baten salerosketan gertatutako ustezko iruzur delitu bategatik.
Ruiz-Mateosen etxebizitzara lau agente hurbildu dira bi autotan, eta minutu batzuk geroago enpresariarekin eta Begoña Ruiz-Mateos bere alabarekin batera utzi dute etxebizitza. Ignacio Fernandez Candela ordezkaria etxebizitzan geratu da.
Maria Pascual epaileak Ruiz-Mateosen aurkako bilatze eta berehalako atxilotze agindua ezarri zuen atzo, ez baitzen azaldu hirugarren aldiz Palmako Epaitegian zuen zitaziora.
Atxilotze agindua
Madrilgo Poliziaren Bulego Nagusiko ordezkari batek azaldu duenez, enpresaria Pozuelo de Alarconeko polizia-etxera eraman dute, Maria Pascual epaileak Palmara noiz eraman erabaki arte.
Ruiz-Mateos asteazken goizean atxilotu zuten, eta Palmako Epaitegian bere presentzia ziurtatzeko helburuarekin Pozueloko polizia-etxean mantendu zuten egun guztian zehar.
"Arrazoi humanitarioa"
Azkenik, "arrazoi humanitarioak direla eta", epaileak aske utzi zuen goizaldean. Dena den, hurrengo egunean Epaitegira aurkezteko betebeharra ezarri zion, baina ez zen bertaratu.
Epaileak ustezko iruzur, administrazio desleiala eta ondasunen altxatze delituak egin izana ikertzen ari da.