Gizartea -
Bizkaia
Barakaldoko Udaltzaingoarekin liskarra izandako hiru atxilotuetatik bi aske utzi dituzte
Liskarrean atxilotutako hirugarrenak erietxean jarraitzen du, deklarazioa noiz hartuko dioten zain. Barakaldoko Udaltzaingoak hiru gizonezko atxilotu zituen ostegunean, udaltzainei aurre egitea leporatuta. Udaltzaingoaren esku-hartze horretan, agente batek bere arma erabili zuen.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ostegunean Barakaldoko Udaltzaingoarekin liskarra izandako hiru atxilotuetatik bi aske utzi dituzte, udalerri horretako epaitegian deklaratu ostean.
Barakaldoko Udaltzaingoak hiru gizonezko atxilotu zituen ostegunean, agintaritzaren agenteen aurkako delitua egotzita. Horietatik bi aske geratu dira, aldika epaitegian azaltzeko betebeharrarekin, epaitegiko iturriek jakinarazi dutenez. Hirugarren atxilotuak erietxean jarraitzen du, deklarazioa noiz hartuko dioten zain.
Udaltzaingoko agente batek arauzko arma erabili zuenez, udaltzain horri ere deklarazioa hartu dio epaileak, arma batekin lesioak egin izana egotzita.
Barakaldoko Udaltzaingoak hiru gizon atxilotu zituen ostegunean, udaltzainei aurre egitea leporatuta. Udaltzaingoaren esku-hartze horretan, agente batek bere arma erabili zuen.